SanMarkosene

Nor Garen

Errenteriako Gerontologikoa, SLU (SANMARKOSENE) gure enpresak adineko pertsonei zerbitzu sozio-sanitarioak eskaintzen dizkie, nola erakundeekin hainbat hitzarmen sinatuta, hala banakoek eskatutako premiak asez.

GUREAK Taldearen barneko enpresa da. Talde hau irabazi-asmorik gabekoa da, desgaitasunak dituzten pertsonentzat lan aukerak sortzen eta kudeatzen dituena; bereziki, adimen desgaitasuna duten eta Gipuzkoan bizi diren pertsonentzat. 5.000tik gora pertsonako lantaldea dauka, eta industria zein zerbitzu jardueretan dibertsifikatuta dihardu.
Kudeaketako iraunkortasun ekonomikoari eta irabaziak enpresan bertan berriz inbertitzeari esker, inbertsio berriak egin ditzakegu nola instalazioetan, hala hainbat materialetan, teknologia berrietan, I+Gn... eta hori funtsezkoa da Berrikuntzaren eta Etengabeko Hobekuntzaren ildotik jarraitzeko.

SANMARKOSENEk diziplina anitzeko profesionalez osatutako lantaldea dauka, gaikuntza handikoa eta eskarmentu zabalekoa, eta horrek aukera ematen dio Pertsonan Oinarritutako Arreta Eredua garatzeko.

Zerbitzuaren EZAUGARRIAK:

  • Bertako mediku geriatra. Egunero ditu kontsultak, 24 orduan
  • 24 orduko osasun arreta, gaueko erizain eta guzti
  • Diziplina anitzeko langile talde gaitua
  • Zerbitzu profesionala, kalitatezkoa
  • Ezin konta ahala jarduera, askotarikoak
  • Familiekin etengabeko komunikazioa eta erabateko gardentasuna; horiek dira zentroan dugun konfiantzaren oinarriak
  • Informazioa txertatzeko neurrira egindako aplikazio informatikoa
  • Zerbitzu guztiak tarifaren barnean daude txertatuta (ile apaindegia eta podologia barne)
  • Talde kaudimendun eta iraunkor baten baitakoa da

Hauek dira eredu honen ZUTABEAK:

  • Pertsonaren AUTONOMIA indartzea, bere gaitasunak sustatuz.
  • Pertsonaren INDEPENDENTZIA eta DUINTASUNA babestea.
  • PERTSONA hartzea ardatz, modu BEREIZIAN, bakoitzak une oro dituen lehentasunak, interesak eta premiak errespetatuz (Banakako Arretarako Plana. Arlokako helburuak jartzen dira, modu bereizian, eta pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera balioztatzen dira, zentroko profesional guztiek elkarrekin zehaztuta, eta pertsonarekin zein familiarekin adostuta).
  • BIZI KALITATE hobea eta PERTSONAREN ONGIZATEA bilatzea.
  • Beharrezkoa da DIZIPLINA ANITZEKO lana egitea, pertsona %100 ezagutuz.
  • FAMILIA eta ZENTROA konplizeak gara, eta elkarren babesean dihardugu lanean, egoiliarraren onurarako.

Horri guztiari esker, eskualdeko laguntza zentro ERREFERENTEA gara.