GABON EMANALDIAK
Urtero bezala, Sanmarkosenen hasi gara ospatzen gabonak emanaldi ezberdinekin. Adibide moduan, aste honetan zehar zenbait saio ikusi egin ditugu. Beraungo bizilagunak etorri ziren eta euskal dantza errezital polita eskaini ziguten. Era berean, Bizarain ikastolako ikasleak hurbildu dira gabon kantak abesteko, giro familiar eta ezinhobea sortuz. Mila esker etortzeagatik!
Eguberri on opa dizuegu denoi Sanmarkosenen partez!




