SanMarkosene

Atención a mayores

Hemen zaude: Instalazioak
logo Sanmarkosene

INSTALAZIOAK

Sanmarkosene inguru zoragarrian kokatuta dago. Espazio berdeek inguratzen dute eta naturarekin harremana izateko aukera zuzena eskaintzen du. Gainera, zentrotik bista paregabeak daude eta Jaizkibel eta Pasaiako badia ikus daitezke.

Hauek dira zentroaren ezaugarriak:

  • Logela bikoitzak nahiz indibidualak, guztiak bainugela geriatrikoekin. 124 lagunentzat lekua dugu.
  • Hainbat jangela, guztiak aire girotuarekin, telebistarekin eta DVDarekin.
  • Ergoterapia eta errehabilitazio gelak. Zentroko fisioterapeutak beharrezko baliabide guztiez baliatzen da nagusiei arreta ezin hobea emateko.
  • Bulegoak: Hauetan medikuek, erizainek, gizarte-langileak, psikologoak eta zentroko zuzendaritzak lan egiten du.
  • Ukimen-pantaila. Honi esker, psikoestimulazio-ariketak egiten ditugu eta Internet, zinema eta abar erabili ditzakegu.
  • Intenet txokoa: Zentroak ordenagailuetan ibiltzeko txokoa du. Bertan Internet-ez gozatzeko aukera dute gure nagusiek.
  • Ile-apaindegia.
  • Terraza lorategi eta inguru naturalarekin. Gozatzeko ingurua da terraza: oilategia eta baratza ditugu gure egoiliarrek erabili eta zaindu ditzaten. Gainera, gure zakurra ere bertan bizi da, Laika.
  • Parking pribatua bisitentzat.
SANMARKOSENE | San Markos Bidea 20100 - ERRENTERIA | Tel.: 943 344 346 Fax: 943 344 286 | E-maila: sanmarkosene@ext.grupogureak.com
horregatik eta BIT&MINA-k garatua