SanMarkosene

Atención a mayores

Hemen zaude: Sarrera aukerak
logo Sanmarkosene

SARRERA AUKERAK

Zentroan sarrera aukera ezberdinak eskaintzen ditugu gure erabiltzaileen beharrei egokitzeko.

Egonaldi ezberdinak hurrengoak dira:

  • Kontzertatutako plazak.
  • Plaza pribatuak.
  • Atseden plaza.
  • SENDIAN programa.

Plaza pribatuen tarifa eta prezioak

Plaza pribatuen kasuan, Sanmarkoseneko profesional ezberdinak arduratzen dira dependentzia mailaren balorazioaz.
Prezioak beste ataletan deskribatutako zerbitzuak barne hartzen ditu.

2008ko tarifak:

  • Dependentzia maila handiko plaza: 2.478 €
  • Dependentzia arrunteko plaza: 2.217 €
  • Autonomoa: 1.759 €

Zenbait aholku zentroan sartzeko

Beharrezko dokumentazioa:

  • Egoiliarraren NAN kopia.
  • Gizarte Osasun kartila.
  • Zentroarekin kontaktuan egongo den pertsonaren NAN kopia.
  • Azken mediku-informeak.
  • Kontu korrontearen zenbakia.

Nahitaez ekarri beharreko objektu pertsonalak
Sei jantzi, egoiliarra identifikatzeko asmoz izen eta abizenak markaturik izango dituztenak. Egoiliarra zentrora sartzean, bere arroparen inbentarioa egingo dugu.


SANMARKOSENE | San Markos Bidea 20100 - ERRENTERIA | Tel.: 943 344 346 Fax: 943 344 286 | E-maila: sanmarkosene@ext.grupogureak.com
horregatik eta BIT&MINA-k garatua