SanMarkosene

Atención a mayores

Hemen zaude: Asistentzia zerbitzua
logo Sanmarkosene

ASISTENTZIA ZERBITZUA

SANMARKOSENE-k kalitatezko asistentzia zerbitzua eskaintzen du. Bere langileen trebakuntza eta profesionaltasuna ezin hobea da eta esperientzia handiko pertsonak dira. Gure zentroan tratu onena jasoko dute egoiliarrek.

Hauek dira zerbitzu nagusiak:

  • 24 orduko osasun-laguntza.
  • Erizaintza gunea: giza baliabide nahiz baliabide tekniko guztiekin (oxigenoterapiarekin, esaterako) ekipaturiko gunea da. Horrela, egoera larrian dagoen egoiliarrari arreta ezin hobea eskaintzeko gai gara eta kasu askotan ospitalera eraman behar izatea ere ekiditen dugu.
  • Jostura eta arropa garbiketa zerbitzuak.
  • Mantenu-zerbitzua.
  • Fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzua.
  • Psikologia zerbitzua.
  • Ile-apaindegi zerbitzua (prezioaren barnean).
  • Podologia zerbitzua (prezioaren barnean).
  • Laguntza zerbitzua irteera edo kanpo kontsultetarako.
  • 24 orduko botika zerbitzua.
  • Erlijio-zerbitzuak.

Gainera, Sanmarkosenen jarduera programa zabala dugu zentroa dinamikoa eta aktiboa mantentzeko asmoz eta aukera mordoa eskaintzen diegu gure egoiliarrei. Hilero-hilero programatzen diren jarduerak dira eta ondorengoak barne hartu ohi dituzte:

  • Denbora-espazio orientazioa
  • Prentsaren irakurketa eta berriei buruzko hizketaldia.
  • Mantenu gimnasia.
  • Psikomotrizitatea.
  • Psikoestimulazio kognitiboa.
  • Abesbatza.
  • Denbora libreko jarduerak (bingoa, mahai joko ezberdinak, etab).
  • Zinema sesioak pantaila handian.
  • Ikastaroak: musika, pintura, eta abar.
  • Oilategi eta baratza zaintzeko aukera.
  • Internet-en erabilera librea.
  • Festak egun berezietan: gabonak, inauteriak, eta abar.
  • Familien urteroko eguna: egoiliarren familiek parte hartzen dute.


Bisitak 10.30etatik 19.30etara egin ahal izango dira (bazkal orduetan eta garbidura orduetan izan ezik).

SANMARKOSENE | San Markos Bidea 20100 - ERRENTERIA | Tel.: 943 344 346 Fax: 943 344 286 | E-maila: sanmarkosene@ext.grupogureak.com
horregatik eta BIT&MINA-k garatua