SanMarkosene

Boluntariotza - Nagusilan

Ekainaren 25eko 17/1998 LEGEARI eta 2000/09/01eko 200000169 eta 2003/02/18ko 200300030 Dekretuei lotuta, Sanmarkosenek boluntarioak erakartzeko prozesu bati ekin zion 2006an, zentroko zuzendaritzak eta arlo psikosozialaren arduradunek elkarrekin egituratutako eta koordinatutako programa baten barnean antolatutako ekintzetan herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Gaur egun, Nagusilan erakundeko 15 boluntario inguru daude Sanmarkosenen.

Nagusilan, hain zuzen, Adinekoen Elkartea da, eta ordezkaritzak ditu Euskadin zein estatuan. 1995. urtean sortu zen, eta milatik gora boluntariok euren denbora librea baliatzen dute maitasunik edo laguntzarik ez duten adineko pertsonei laguntzeko, babesa emateko eta horiek animatzeko. 

Gure zentroan, zeregin hori aintzat hartzez gainera, asko eskertzen dugu, horri esker elkarrekiko gogobetetasuna lortzen baita. Horregatik, gonbita egiten dizugu “zahartze aktiboa” izeneko teknika aplika dezazun, eta zure ordu libreetan gure alboan izan zaitezen. Horretarako, sartu NAGUSILAN-en web orrian ala deitu gure telefono zenbakira: 943 344 346. Mila esker!

AUTOBUS ORDUTEGIA