Warning: Parameter 2 to qtranxf_postsFilter() expected to be a reference, value given in /home/sanmarko/public_html/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286
Ohiko Galderak – SanMarkosene
SanMarkosene
Denbora luzerako egonaldia nahi ez badut, joan al naiteke egoitzara egun batzuetarako?
Plaza pribatuak zein aldi baterako egonaldiak ditugu, beharrezkoa duzuen denborarako.
Zer arropa eta gauza behar dira bertan sartzeko?
Gomendagarria da 6 arropa sorta aldagarri ekartzea (6 barruko arropa, 6 praka edo gona, 6 alkandora, 6 jertse…); arropa horiek ez dute delikatuak izan behar (artilea gehienez ere % 40 dutenak), gure garbitegian garbitu ahal izateko.
Zer dokumentazio aurkeztu behar dut sartzean?
Azken txosten teknikoak, NANa, kontu korrontearen zenbakia (IBAN eta guzti),
Gizarte Segurantzako txartela, pertsona arduradunaren NANa, eta ehorzketa asegurua edukiz gero, poliza zenbakia.
Zer mendekotasun maila onartzen ditu Egoitzak?
Gure Egoitzan era guztietako mendekotasun mailak onartzen ditugu, orotariko plazak baititugu: erabat autonomoak diren pertsonentzakoak zein mendekotasun handia dutenentzakoak.
Zer eratako erabiltzeentzat da Eguneko Zentroa?
Arreta osotu eta pertsonalizatu bat jasotzeko interesa dutenentzat, egunean zeharreko zerbitzuan.
Logelak zer dira banakakoak ala partekatuak?
Logela partekatuak zein banakakoak ditugu, kasuaren eta pertsona bakoitzaren egoeraren arabera esleitzen ditugunak.
Ba al dituzue plaza itunduak?
Plaza itunduak zein pribatuak ditugu, nola Egoitzan, hala Eguneko Zentroan.
Non prestatzen duzue Egoitzako jana?
Sutondo catering enpresan prestatzen dugu jana (Gureak Taldekoa da).
Kontuan hartzen al dituzue egoiliar bakoitzaren premia dietetikoak?
Dieta guztiak pertsonalizatuak dira, eta horretarako, menu egokitu ugari ditugu. Menu guztiak dietistak osatzen dituzte eta zentroko osasun arloak gainbegiratuta prestatzen dira.
Ba al duzue erlijio zerbitzurik?
Ostiraletan asteko meza ematen du Beraungo erretoreak.
Egoiliarrak atera daitezke Egoitzatik?
Egoitza irekia da, inolako mugarik gabea. Dena den, beti izaten dugu kontuan zein den pertsona bakoitzaren egoera, eta zein diren egoiliar bakoitzak izan ditzakeen arriskuak. Dena den, laguntzaileren bat izanez gero, egoiliar guztiek izango dute irteteko aukera.
Zein da bisitak egiteko ordutegia?
Egunero egin daitezke bisitak, otorduetatik eta zuzeneko arreta orduetatik kanpo.
Egiten al dituzue jarduerak eta ospakizunak?
Hilabetero ospakizun bat egiten dugu, hainbat jarduerarekin eta txokolate janarekin. Ez ditugu ahazten, halaber, egun bereziak. Horietan jarduera programa zabala izaten dugu. Urtean behin, berriz, familien jaia egiten dugu, eta familia guztiak bazkaltzera gonbidatzen ditugu.
Oporretara joanez gero edo ospitalean sartuz gero, plaza ordaintzen jarraitu behar al da?
Bai. Plaza itunduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatutako irizpideak aplikatzen dira. Plaza pribatuan, berriz, plaza erreserba moduan kobratzen da.
Zer izapide bete behar dira hirugarren adinekoentzako zentro batean sartzeko?
Plaza pribatuan, zentroarekin jarri behar da harremanetan; plaza itunduan, berriz, dagokien Lehen Mailako Gizarte Zerbitzuekin.
Geletan eduki al daitezke objektu pertsonalak?
Bai. Erabiltzaileak izango du aukera gelan objektu pertsonalak edukitzeko (koadroak, argazkiak, etab.); betiere, zentroak ezarritako arauak betez.