SanMarkosene

Errenteriako adineko pertsonentzako Egoitza

SANMARKOSENE Egoitza
San Marko errepidea z/g - 20100 Errenteria
Tel: 943 344 346
Helbide elektronikoa: sanmarkosene@gureak.com

Errenterian dago kokatuta, Beraun auzoaren alboan, San Marko Gotorlekurako bidean, natura bete-betean. Kokagune honek Pasaiako Badiaren eta Jaizkibel mendiaren ikuspegi pribilegiatuak eskaintzen ditu. Nabarmentzekoa da bertan dagoen terraza eguzkitsua, lorategi handi batekin eta paseatzeko eremuekin. Eguraldiak laguntzen duenean, jarduerak egiteko toki ezin hobea da, eta, horri esker, gure egoiliarren egonaldia askoz ere atseginagoa eta osasungarriagoa izaten da.

Errenteriara doan autobusari esker, komunikazio ezin hobea eta etengabea dauka herriarekin.

130 pertsonarentzako tokia dugu: 16 UPSIkoak dira (modulu psikogeriatrikoa); 13, desgaitasunak dituzten pertsonentzat; eta 101, adinekoentzat.