SanMarkosene

Adinekoentzako Sanmarkosene Eguneko Zentroa

SANMARKOSENE Eguneko Zentroa
San Marko errepidea z/g - 20100 Errenteria
Tel: 943 344 346
Helbide elektronikoa: sanmarkosene@gureak.com

Errenteriako Egoitzaren instalazioetan dago kokatuta, baina modu bereizian. Beraun auzoaren alboan, San Marko Gotorlekurako bidean, natura bete-betean. Toki horrek Pasaiako Badiaren eta Jaizkibel mendiaren ikuspegi pribilegiatuak eskaintzen ditu. Nabarmentzekoa da bertan dagoen terraza eguzkitsua, lorategi handi batekin eta paseatzeko eremuekin. Eguraldiak laguntzen duenean, jarduerak egiteko toki ezin hobea da, eta, horri esker, gure erabiltzaileen egonaldia askoz ere atseginagoa eta osasungarriagoa izaten da.

Lanegunetan 30 erabiltzailerentzako tokia dugu; asteburuetan, berriz, 12rentzakoa, Plaza Itunduan.

Garraio Zerbitzua ere badugu.

Zerbitzuaren ordutegia: 09:00etatik 16:30era.