SanMarkosene

Adinekoentzako Amaraene Eguneko Zentroa

AMARAENE Eguneko Zentroa
Bizkaia pasealekua 10 - 20010 Donostia
Tel: 943 458 521
Helbide elektronikoa: sanmarkosene@gureak.com

Donostiako Amara auzoan dago kokatuta, eremu pribilegiatu batean. Erabiltzaile gehienak oinez joan daitezke bertara, euren etxebizitzetatik. 400 m2-ko terraza eder bat dauka, Urumeari begira. Bertan, pasierak eta aire zabaleko hainbat jarduera egin ditzakete gure erabiltzaileek.

Lanegunetan 30 erabiltzailerentzako tokia dugu; asteburuetan, berriz, 12rentzakoa, Plaza Itundu zein Pribatuan.

Garraio Zerbitzua ere badugu.

Ordutegia: 09:30etik 18:00etara..